Donostiako Jazzaldia 2021: Marcin Masecki

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko uztailaren 22(e)tik 2021(e)ko uztailaren 23(e)ra
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Marcin Masecki

Donostiako Jazzaldia 2021

Marcin Masecki (pianoa)

1982an Polonian jaio zen Masecki, 3 urte zituela hasi zen musika ikasten bere aita klarinetista eta irakaslearekin; musika-prestakuntza klasikoa jaso zuen, Fryderyk Chopin Musika Unibertsitatean, Varsovian, eta, ondoren, Berklee College of Music-en ikasi zuen, Bostonen, non 2002an graduatu zen. Masecki, gaur egun, pianista, konpositore, moldatzaile, zuzendari eta jaialdien antolatzaile oparoa da.

Bere nortasun sutsua pianoa jotzen duen moduan islatzen da, eta bere musika osoan antzematen da jaso duen heziketa klasikoa eta Jazzekoa. Hala, bi estilo horiek batzeko eta haien arteko mugak hausteko asmoz, Bach, Beethoven eta Chopin berrinterpretatu ditu; Poloniako musika tradizionalean murgildu da; ragtime eguneratu du, eta 1920ko eta 1930eko hamarkadetako Jazza arakatu du, Tomasz Lerski historialariaren hitzetan “Jazz poloniarra, Bigarren Mundu Gerraren ondorioengatik izan ez balitz, izatera iritsiko zena”.

Maseckik bi kontzertu desberdin emango ditu: aurrenekoan, uztailaren 22an, hainbeste miresten duen Thelonious Monken musika berrinterpretatzen arituko da; hurrengoa, uztailaren 23koa, ragtimeren bere eguneratze bereziari eskainitakoa izango da. 

 

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko uztailaren 22(e)tik 2021(e)ko uztailaren 23(e)ra
  • OrdutegiaUztailak 22 eta 23: 11:00
  • LekuaŠkoda San Telmo Museoa
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaUztailak 22: agortuta / Uztailak 23: 12 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana