QUEEN TRIBUTE: "BREAK FREE"

Bilbao 2021(e)ko Uztailak 22
  • QUEEN TRIBUTE: "BREAK FREE"

Itxi begiak eta bizi berriro 70 eta 80ko hamarkadetako makrojaialdi eta futbol estadio jendetsuetan entzuten ziren ereserki unibertsalak eta balada boteretsuak. Hunkitu zaitez We Are the Champions-ekin eta I Want to Break Free-rekin; abestu ezazu We Will Rock You edo Bohemian Rhapsody; mugitu zaitez Another One Bits The Dust-en erritmoan.

Queenen ordain ona egitea lan gogorra da. Eta ez da harritzekoa: ez baita erraza behar bezala omentzea Guinness Liburuaren arabera munduko zale-talde zaharrena duen mito hori. Baina Break Free-k lortu du: show sinestezin honek ondo islatzen ditu Queen nazioartean ospetsu bihurtu zuten soinu originala eta estilo eta eszenaratze guztiz pertsonala.

Break Free aukera paregabea da Queen taldeak bere unerik onenean izan zuen indar, emozio eta bikaintasun musikal guztia sentitzeko.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana