"Zirkus"

Bilbao 2021(e)ko Uztailak 22
  • "Zirkus"

Udakalean 2021: Bilboko udako kultur egitarauaren barruan.

ZIRKUS - Zirkua (50 min). 6 urtetik gorakoentzat.

ZIRKUSek "Compañía Amateur del Club Deportivo"-ren istorioa kontatzen du, historiaren kutxatik euskal zirkuaren atal eder bat berreskuratzeko asmoz.

Bilbon, 1931. urtean sortutako taldea dugu eta 1936ra arte umezurztegietara, ospitaletara, nagusien egoitzetara irribarrea eta ilusioa eramateko helburuaz sortu zen.

Guk, 90 urte geroago, artista horien azalean jartzera jolasten dugu, konpainiaren gertakari eta protagonista nagusiak ardatz hartuta haien emanaldiak nolakoak ziren imaginatu dugu eta ikusle guztientzako ikuskizun dibertigarria eskaintzen dugu, malabarismo, akrobazia, ekilibrismo, zuzeneko musika eta umore eta sorpresaz beterikoa.

 

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana