Donostiako Jazzaldia 2021: Jorge Pardo + Niño Josele: "Mi querido Chick"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 23
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Jorge Pardo + Niño Josele: "Mi querido Chick"

Donostiako Jazzaldia 2021

Jorge Pardo (flauta, saxoa), Juan José Heredia “Niño Josele” (gitarra flamenkoa), José Heredia “José de Josele” (pianoa), Jonathan Cortés Heredia (perkusioa)

Jorge Pardo flautista eta saxofonista bikaina Europako Jazzaren ahots ahalmentsuenetako bat da. Beste inork baino hobeto ordezkatzen du Espainiako Jazza, eta berritzaileena da flamenko musikarien artean. Hori guztia aintzatesteko, Donostiako Jazzaldia saria eman zitzaion iaz Pardori.

Bere ibilbidean zehar, Pardok musikari gailenekin kolaboratu du: Paco de Lucía, Wagner Tiso, Camarón, Tete Montoliu, Alex Acuña, Gil Goldstein, Peter Erskine, Chano Domínguez, Javier Colina… eta nola ez, zendu berri den Chick Corea, zeinari, Niño Joselerekin batera, omenaldi bat egingo dion Kutxabank Kursaal Auditorioan emango den kontzertu honetan.

Niño Josele bikaina gitarran arituko da, flamenko jole eta kantarien oinordeko, sei urte besterik ez zituela hasi zen gitarra jotzen, eta bere ibilbidean flamenkoaren eragin nabarmena ez ezik, Jazzaren eragin argiaere jasota, artista ugarirekin kolaboratu du, besteak beste: Chick Corea, Paco de Lucía, Enrique Morente, Phil Woods, Tomatito, Carles Benavent, Estrella Morente, Chano Domínguez, Marc Johnson, Joe Lovano...

Jorge Pardo eta Niño Josele musikariak urte asko aritu dira Chick Corea maisuari laguntzen; Chick, Madrilen kontzertu bat eman behar zuenean, beti jartzen zen harremanetan flamenkoaren bere lagunekin, eta haiekin batera eraman ditu aurrera hainbat proiektu, azkena “Chick Corea y la Spanish Heart Band”, 2019an Jazz Latinoko disko onenaren Grammy saria irabazizuena.

Musika asko haren ondoan,tarte zoragarriak elkarrekin barrez, oroitzapen ahaztezinak, azken batean. Hala, hark eman zien guztia eskertzeko modu hoberik ez dago,haren musika zuzenean jotzen jarraitzea baino. Horretarako, Jorgek eta Joselek, beren maitasun eta miresmen guztiarekin, “Mi querido Chick” prestatu dute.

José de Josele pianista gaztea eta Jonathan Cortésen perkusioa izango diralaguntzen kontzertu honetan. Hala, laukote honek interpretatuko duen errepertorioa Corearen klasikoek—besteren artean, “Ceremonia Procession” , “Yellow Nimbus”— eta maisuari eskaintzen dizkioten abesti propioek osatuko dute.

 
jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia18:45
  • LekuaKutxabank Kursaal Auditorioa
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa18 / 20 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana