Mursegoren LAPUR(ari)KETAK

Estella-Lizarra 2021(e)ko Uztailak 23
  • Mursegoren LAPUR(ari)KETAK

Begiekin entzuteko kontzertua.

Mursegok (Eibar, 1977) musika eta musika-tresnen ikuspegi ezberdin bat eskaintzen du. Talde-proiektu ugaritan aritua da Maite Arroitajauregi (Anari, Lisabö, Kashbad…), baina 2009tik Mursego izeneko bakarkako proiektuan murgilduta egon da. Mursego hitza portugesez saguzarra izendatzeko erabiltzen den hitzetik dator. Bere obrak nolabaiteko eboluzioa bizi du argitaratzen joan den diskoen poderioz, musika era ezberdinak sortu baititu, esperimentazioaren fruituetatik, folk eta pop doinu eta formatuaren portuetaraino. Musika-tresna ugari ditu musikalagun (txeloa, pedal loop stationa, ukelelea, autoharpa…). Bakarka bai, baina bakarrik ez: zineman ere bere hazia erein zuen (Amama, Emak Bakia, Akelarre…) eta Harkaitz Canorekin eta Ixiar Rozasekin ere elkarlanean aritu da.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia22:00
  • LekuaLos Llanos Kulturagunea
    Gustavo de Maeztu, 16 (San Benito Komentua)
    Estella-Lizarra
  • Zenbatekoa2 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana