"Noches en la Ciudadela" zikloa: Dvicio

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Uztailak 23
  • "Noches en la Ciudadela" zikloa: Dvicio

Bigarren urtez jarraian, Iruñeko Ziudadelak Noches en la Ciudadela zikloa jasoko du, eta udako gauetan munta handiko kontzertuak eskainiko ditu, ekainaren amaieratik irailaren erdialdera arte, publiko eta musika estilo ezberdinentzako hitzorduak proposatuz. Dena antolatuta dago koronabirusaren pandemiagatik ezarritako egungo segurtasun eta higiene araudien arabera, eta edukiera eta segurtasun-distantziak kontrolatuko dira.

Hogei bat musikari eta musika talde pasatuko dira eszenatokitik, hala nola Bad Gyal, El Kanka, Anne Lukin, Mala Rodríguez, Amaya. Don Patricio, La M.O.D.A., Zea Mays, Kutxi Romero, Quique González, Dvicio, Izaro, Stay Homas, e.a.

Sarrerak www.pamplonaescultura.com webgunean eskuratu ahal izanen dira. Aurten ere, Iruñeko Udalak musikaren eta kulturaren sektoreari laguntzen dio, batez ere tokikoari, koronabirusaren krisiaren ondorioz bizi izan duten urte zail honetan.

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia21:30
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana