The Flaming Shakers

Altsasu/Alsasua 2021(e)ko Uztailak 23
  • The Flaming Shakers

Kultur 2021 programaren baitan.


Kritika espezializatuaren arabera, The Flaming Shakers da The Beatles taldeari omen egiten dion bandarik hoberena. 2015ean Liverpoolen egin zen International Beatle Week-en ustekabean ateratako banda izendatu zituzten aparteko musikari hauek eta berriro hautatu zituzten 2017ko edizioan. Banda honen funtsezko argudioa denboran zehar egindako bidaia da. Izan ere, The Beatles taldearen musika eta irudi zoragarri hura berriro ekartzen digute gurera, aldaketa eta esperimentazio gose zen gizarte hartan hala eragin zuen huraxe. Fab Fouren karrerako alderdirik aipagarrienak berrikusiz, haien ekitaldietan erabilitako jantziak eta musika-tresnak ere islatzen dituzte. 

Taldearen garaikideek garai haiek eta Liverpooleko laukotearen ibilbidea gogoratzeko aukera izanen dute, eta belaunaldi berriek nor ziren jakinen dute modu oso profesional, errespetuzko eta gomendagarrian. Nazioartean omen-banda bakarra da The Quarrymen-ekin (The Quarrymen banda John Lennonek sortu eta bideratu zuen, oraino nerabe zela, eta hartara bildu ziren gero The Beatles taldeko etorkizuneko bi kide: Paul McCartney eta George Harrison) eta Pete Bestekin batera jo duena (The Beatles taldearen bateria-jotzailea izan zen 1960tik 1962ra arte Pete). Halaber, Europa osoan jo du Beatle unibertsoan egin diren programaziorik entzutetsuenetan.

 

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia20:00
  • LekuaIortia Plaza

    Altsasu/Alsasua
  • HizkuntzaIngelesa

Non

Euskadi, auzolana