Xabi Aburruzaga

Barakaldo 2021(e)ko Uztailak 23
  • Xabi Aburruzaga

Udan Bai! - Barakaldoko 2021eko udako kultur egitaraua

Musika eta dantza ikuskizuna, Xabi Aburruzaga trikitilari eta konpositorearen eskutik.

Heldutasun eta sormen betean dagoen musikari eklektiko baten nahaspila aberatsa da Bost, udaberri gris batean alaitasun eta kolore motibo bat. Xabi Aburruzagak (Portugalete, 1978), barne-bidaia egin du eta han-hemengo lagunekin bizitakoak, haurtzaroa, aitatasuna, eta nola ez, maitasuna, trikitixari diona, zein baino zein kutunago zaizkion pieza bihurtu ditu eta entzuleari eskaini dio Bost, elkarrekin euskal folkaren unibertsoa elikatzen jarraitzeko.

Jarduera doakoa, aire zabalekoa eta edukiera mugatukoa izango da.

Ekitaldietarako nahitaezkoa izango da gonbidapenak edukitzea (helduak zein adingabeak).

Gonbidapenak uztailaren 12tik hasi eta emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenago arte eskuratu ahal izango dira, online edo zentro zibikoetan eta kultur etxeetan (10:00-13:00).

Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Segurtasun-protokoloa dela eta, ohi baino motelagoa izango da tokietan kokatzea, beraz, aurreratu ordu erdiz iritsiera-ordua. 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia20:00
  • LekuaEskulturen parkea
    Barakaldo

Non

Euskadi, auzolana