Donostiako Jazzaldia 2021: Marc Ribot

Hernani 2021(e)ko Uztailak 24
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Marc Ribot

Donostiako Jazzaldia 2021

MARC RIBOT, CERAMIC DOG: "HOPE"

Marc Ribot (gitarra, ahotsa), Shahzad Ismaily (perkusioa, baxua, teklatuak), Ches Smith (bateria, perkusioa, efektu elektronikoak)

Marc Ribot 1954an jaio zen New Jerseyn, eta asmamen eta sormen handieneko gitarristen artean dago gaur egun. Riboten musika, konpositorea eta bokalista ere badena, esperimentazioaren eta inprobisazioaren munduari lotuta dago beti, erabateko askatasunetik, eta rock kutsu gordin, zuzen eta zaratatsu berezi horrekin. Berrogei urtetik gorako bere ibilbidean, hainbat artista gailenekin kolaboratu du: Tom Waits, Laurie Anderson, John Lurie, McCoy Tyner, Marianne Faithfull, Alan Toussaint, Caetano Veloso, Jamaaladeen Tacuma, Norah Jones, Elvis Costello, T-Bone Burnett, David Sylvian, Arto Lindsay, Vinicius Cantuaria, Marisa Monte …Eta The Jazz Passengers, Los Cubanos Postizos eta The Lounge Lizards taldeetako kide izan da, John Zorn handiaren ohiko kolaboratze izateaz gain.

Hirukote harrigarri bat da Ceramic Dog, bere taldea free, punk, funk eta musika esperimentalaren “kolektibotzat” hartzen duena. 2008an argitaratu zuten aurreneko lana, Party Intellectuals; gero iritsi zen Your Turn, 2013an; eta YRU Still Here?, 2018an. 2021eko ekainean kaleratu dute azken diskoa, 56. Jazzaldian aurkeztuko dutena: Hope.

Hope-ek bederatzi abesti biltzen ditu; horietatik bost (Flat Ontology, Wanna, The Long Goodbye, Maple Leaf RageetaWear Your Love Like Heaven) Marc Riboten letrarekin eta musikarekin,eta gainerako lauak (Nickelodeon, The Activist, Bertha The CooletaThey Met in The Middle) hirukotea osatzen duten kideek batera sortuak.

 

 

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Chillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
  • ZenbatekoaSarrerak agortuta
  • Web Chillida Leku

Non

Euskadi, auzolana