Donostiako Jazzaldia 2021: Smack Dab + Sumrrá

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 24
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Smack Dab + Sumrrá
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Smack Dab + Sumrrá

Donostiako Jazzaldia 2021

Smack Dab

Joan Casares (bateria), Oriol Vallès (tronpeta), Lluc Casares (saxoa), Jöel González (pianoa), Pau Sala (kontrabaxua)

Jazz katalanaren eszenako proiekturik sendoenetako bat bilakatua, Smack Dab taldeak esperientzia handiko bere bost kideen ibilbideak atzera aztertzeko espazio bat eraikitzen du, material berria eskainiz eta antzinakoa berrikusiz, Jazzaren tradizioaren eta musika afroamerikarraren artean askatasunetik abiatuta, eta inprobisazio kolektibo, aske eta arriskutsua bultzatuta.

Egina duen sei urteko ibilbidean, boskoteak izen handiko bakarlariekin grabatu eta jo du, haien artean aipatzekoak Jesse Davis, Perico Sambeat, Vincent Herring eta Toni Belenguer, eta funtsezko taldeetako bat da orain Kataluniako eszenan.

Sumrrá

Manuel Gutiérrez (pianoa), Xacobe Xurxo Martínez (kontrabaxua), Luis Alberto Rodríguez Legido (perkusioa)

21 urte elkarrekin egon ondoren eta mundu osoan zehar ehunka kontzertu eman ondoren Espainiako Jazzaren marka antzemangarrienetako bat irmotzen, Sumrrá hirukote galiziarrak pausaldi bat egin du, eta hausnarketa bat egin du estudioko bere zazpigarren diskoarekin: Sumrrá 7 Visións. Zazpi ikuspegi dira, nondik gatozen, non gauden eta nora goazen azaltzen dutenak, ikuspegi argiak, harrigarriak eta bikainak, hirukoteak kultuko talde gisa duen estatusa berresten dutenak.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia12:30
  • Lekua Victoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10,80 / 12 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana