Howdy Bluegrass

Agurain 2021(e)ko Uztailak 24
  • Howdy Bluegrass

JazzHerrian 2021 programaren baitan.

Folk eta herri musika zaleak izanik, bereziki bluegrass estiloan oinarritzen den Howdy taldea osatzen dute Jonek, Julenek, Gorkak, Jose Marik eta Urbilek. Beraien sormeneko doinu eta abestiekin osatzen dute batez ere errepertorioa eta 40. hamarkadan Bill Monroek sortutako musika estilo hau dute zutabe nagusi, baina Old Time eta keltiar kutsuko zenbait doinu ere tartekatzen dituzte.

Bluegrass musikaren ezaugarri nagusietako bat, doinu eta ahots armonia berezien eta erritmo bizi eta indartsuen arteko bategitean dago. Bereizgarri dira ere mikrofono bakar baten inguruan sortzen diren etengabeko mugimenduetan, musika tresna ezberdinen artean sortzen diren elkarrizketa sutsu eta amaigabeak.

 

 

 

 

Xabigune Kultur Elkartea

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia19:30
  • LekuaFuente 2 Caños Plaza
    Agurain

Non

Euskadi, auzolana