Resaca Jackson

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Uztailak 24
  • Resaca Jackson

Belar Sounds 2021 programaren baitan.

2012an sortu zen taldea, "Whisky Dyck" izenarekin. Power trio formatuan, lehen diskoa grabatu zuten eta oso harrera ona izan zuten. Erritmo koipetsuz, hard rockez eta bluesez beteta, hamaika areto eta jaialditan eman zuten ezagutzera euren lana. Jatorrizko taldearen izenak eragindako arazoak direla eta, "Resaca Jackson" izena aukeratu zuten. Izenaz gain beste aldaketa batzuk izan ziren taldean, eta guzti horren emaitza  bigarren lan diskografikoa: "Whisky and Blues". 

2021aren hasieran, taldekide berrien eraginez   soinuak emandako bira laster islatu zen hirugarren diskoan,  aurrekoetan bezala,  autoekoiztutakoa.. Teklatuak gehituta, taldea gaur egungo laukotea da. Jatorrizko soinu sendo eta freskoa galdu gabe, hegoaldeko rock  doinuetara ere iritsi dira, rock klasikoenaren, hard rockaren eta bluesaren eraginak ahaztu gabe. Hizkiek, oraindik ere, garratzak izaten jarraitzen dute;kasu batzuetan, kritika sozialez beteta  eta bere abeslari eta konpositorearen bizipenetan oinarrituta. 

Los Zigarros, Dr. Feelgood, The Highlights, Los Brazos edo Band and Friends - desagertutako Rory Gallagherren banda- bezalako musika talde garrantzitsuekin jo dute.

Gogoan izan

  • Jarduera hau maiatzaren7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea,segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriekin gauzatuko da, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek balioa galduko dute.
  • Ekitaldian ezin da jan, ez edan.

 




Laburrean

Non

Euskadi, auzolana