Kultura eguzkitan (Elgoibar): Elgoibarko Nazioateko Folklore Jaialdia

Elgoibar 2021(e)ko Uztailak 23
  • Kultura eguzkitan (Elgoibar): Elgoibarko Nazioateko Folklore Jaialdia

Ostiral honetan, uztailak 23, dantza nagusi: Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 34. edizioan Haritz Dantza Taldearekin batera Irlandako "Trim the Velvet" dantza taldea izango da taula gainean. Arratsaldeko 19:00etan Maalako parkean. 

Osasun egoera dela-eta, ordubeteko saioa izango da, "Trim the Velvet" taldeak lehenengo zatia eta ondoren Haritz Taldeko dantzariek egingo dute. Sarrerarik ez da egongo, baina izena eman behar da jaialdia ikusteko. Egunean bertan tokia egongo balitz izena eman ez dutenak sartzeko aukera izango dute iriste ordenaren arabera. Izen ematea, online, Haritz Dantza Taldearen sare sozialetan. 

 

elgoibar.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia19:00
  • LekuaMaala parkea
    Elgoibar
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana