Zorongo: "Experientia Xacobeo"

Orreaga/Roncesvalles 2021(e)ko Uztailak 24
  • Zorongo: "Experientia Xacobeo"

Kultur 2021 programaren baitan.

Experientia Xacobeo Zorongok Xacobeo 2021-22rako egin duen proposamen berria da, Erdi Aroko musika kontzertu oroitarazle eta garaikidea aldi berean eta, orobat, Donejakue bidearen musikan oinarritua.

Kontzertu honekin musika-gune berri bat bilatzen du, Erdi Aroko mundua eta beste estetika modernoago batzuk batzeko xedez. 20 urte baino gehiagoko ibilbidean zehar,Zorongok Erdi Aroko eta Donejakue bideko gaietan oinarritutako zernahi kontzertu eman ditu (Ultreia! Más allá de El Camino, Experientia. Espacios para ser sonados,etab.) eta, orobat, lan hori guztia disko eta dokumental batean erakutsi du.

Erdi Aroko musikaren gainean Zorongok egiten duen proposamen berritzat har daiteke kontzertu hau. Zorongo musika-talde nafarrak 22 urte honetan ari da lanean, etengabe, eta flamenkoa eta jazza uztartzen dituen talde modura ezaguna bada ere, Erdi Aroko eta hiru kulturatako musikaren inguruko proiektuak ere egin ditu.

KIDEAK

  • María Echeverría: ahotsa 
  • Ekhi Ocaña: flauta eta organoa
  • Urko Ocaña: laud arabiarra  eta panderoa
  • Edurne Aizpún: harpa
  • José Luis Gómez Koki: saxoak eta panderoa


BISITA GIDATUA ORREAGAKO MULTZORA  ETA ALTXOR-MUSEORA

  • Priorearen etxearen leihatila. 16:30
  • Prezioa: 5,50 €
  • IZEN-EMATEA: roncesvallesorreaga.blogspot.com  auriaorreaga@gmail.com  T. 948 79 04 80 / 670 28 99 97




Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia19:00
  • LekuaKolegiata

    Orreaga/Roncesvalles

Non

Euskadi, auzolana