Donostiako Jazzaldia 2021: Alba Careta Group + María "La Mónica" & Javier Galiana

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 25
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Alba Careta Group + María "La Mónica" & Javier Galiana
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Alba Careta Group + María "La Mónica" & Javier Galiana

Donostiako Jazzaldia 2021

ALBA CARETA GROUP

Alba Careta (ahotsa, tronpeta), Lucas Martínez (saxo tenorra), Roger Santacana i Hervada (pianoa), Giuseppe Campisi (kontrabaxua), Josep Cordobés (bateria)

2018an Kataluniako Jazzaren eszenan sarraldi bikain bat egin ondoren Orígens diskoarekin —kritikak eta publikoak goraipatua eta urte horretako Jazz Album Onenaren Enderrock sariaren irabazlea—, Alba Careta bueltan da berriro, Jazz katalanaren eszenako talderik oparoenetako baten buruan, Alades bere bigarren lan diskografikoarekin.

Disko horretan Alba Caretak konposizio bihurtzen ditu Amsterdameko Kontserbatorioan Tronpeta Jazz masterra egiten ari zela bizitako urte haietako esperientziak, betiere bere hizkuntza berezi, sotil, kementsu, organiko eta emozionaletik.

MARÍA "LA MÓNICA" & JAVIER GALIANA: MANOLO Y CURRA

María Isabel Ávila "La Mónica" (ahotsa, perkusioa), Javier Galiana (pianoa)

Manolo y Curra ikuskizun musikalak bi pizti eszenikoen uztartzea irudikatzen du. Trebetasun handiz maneiatzen dituzte eszenatokiko konplexutasun guztiak, iratxoaren misterioak, zuzeneko bizitzarenak: Javier Galiana pianista cadiztarra, eta María "La Mónica" artista chiclanarra, Cadizko flamenkotasuna suertatzen den edozein palorekin ondo nahasten dakiena. Antzezlan bihurtutako sinbiosia, sentikortasun handikoa, inprobisazio hausnartu bat bezala eraikia, eta xehetasun txikieneraino prestatua.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia12:30
  • LekuaFCC Gunea - Victoria Eugenia Antzokia
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana