Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO): 2021eko udako bira

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko uztailaren 25(e)tik 2021(e)ko uztailaren 28(e)ra
  • Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO): 2021eko udako bira

Euskal Herriko Gazte Orkestrak ohiko udako bira-kontzertua eskainiko du, eta Mozart-en  eta Brahms-en obrak interpretatuko ditu. Rubén Gimeno zuzendari artistikoaren hitzetan, "maisulana den" Mozarten 12. Serenatak emango dio hasiera egitarauari. Ondoren, "lanketa kontrapuntistiko zoragarria duen" eta Mozart beran inspiratuta dagoen Brahmsen 1. Serenata interpretatuko du gazte orkestrak.

Lehen aldiz interpretatuak izango dira bi obra hauek.

EGOk 2021 urte honetarako aurreikusita duen jarduera bizia UDAKO TOPAKETAREKIN abiatuko da. Aipatu topaketa uztailaren 21 eta 28a bitartean izango da eta honen prestaketa Musikenen egingo da. Denbora tarte horretan, gazte musikariak, elkarbizitza eta lanaldi zorrotzari egingo diote aurre, ondoren egingo dituzten kontzertuetako programa landuko dutelarik.

Kontzertuetarako sarrerek 10 eta 15 € bitarteko salneurria dute, musika klasikoko kontzertu baterako sarbidea errazte aldera.

KONTZERTU BIRA

EGITARAUA

W.A. MOZART: 12. Serenata K.388 do minorren (Nachtmusik)

J. BRAHMS: 1. Serenata Op.11 re maiorren

Rubén Gimeno, zuzendaria

SARREREN SALMENTA

www.egofundazioa.eus eta areto bakoitzeko leihatiletan.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko uztailaren 25(e)tik 2021(e)ko uztailaren 28(e)ra
  • LekuaBilbo, Donostia, Hondarribia eta
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa10 / 15 €

Non

Euskadi, auzolana