Boleros 4

Bilbao 2021(e)ko Uztailak 26
  • Boleros 4

Udakalean 2021: Bilboko udako kultur egitarauaren barruan.

Urte batzuetako etenaren ostean, gure 25. urteurrena ospatzen  ari  gara  taula  gainera  itzulita,  alaitasunez  eta  grinaz  beteriko  ikuskizun  batekin.  Ikusleek  garai  bateko    kantak    entzungo    dituzte,    ahots-kalitate    handiarekin  eta  taularatze  zirraragarriarekin,  75-90  minutuko emanaldian.

Gure  errepertorioan  ibilbidea  egiten  dugu  amerikar  musikan   zehar,   batez   ere   boleroak,   bossa-nova,   txa-txa-txa  eta  kubatar  sona  jorratuz  eta,  halaber,  standard    jazz,    Broadway    eta    country    musika-estiloetako zertzeladak gehituz.

Honako  hauek  gara  taldeko  kideak:  Ane  Rodriguez:  Lehen ahotsa eta bakarlaria, kantu-irakaslea.

Marta  Arteta:  Bigarren  ahotsa  eta  bakarlaria,  piano-jotzailea  eta  bertako  jazz  eta  country  taldeetako  kolaboratzailea.

Koldo  Villar:  Hirugarren  ahotsa  eta  bakarlaria,  kantu-irakaslea eta saxofoi-jotzailea, Jose María Santamaría Bilboko  Chimberos  taldeko  kidea:  Laugarren  ahots  harmonikoa,  requinto  jotzailea  eta  gitarra  akustikoa,  Mocedades taldeko egungo kidea.

Hori    guztia    taularatze    dinamiko,    atsegin    eta    dotorearekin.

Eskerrik asko gurekin batera egoteagatik.

 

 

 

 

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 26
  • Ordutegia19:00
  • LekuaDoña Casilda Parkearen Pergola

    Bilbao
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana