Los 5 Bilbaínos

Bilbao 2021(e)ko Uztailak 26
  • Los 5 Bilbaínos

Udakalean 2021: Bilboko udako kultur egitarauaren barruan.

1950. urtean  sortu zen taldea. Jose  Antonio  Elega,  Paco Roldán, Julián Tornado, Raul Gorroño eta Benito (El  niño  de  la  Rubia)  izan ziren lehen taldekideak. Lehen  talde horrek  zenbait  grabaketa  eta  bira  egin  zituen  Penintsulan  zehar, eta arrakasta  nabarmenak erdietsi zituen garai hartako dantzalekurik onenetan, hala nola Madrilgo Pasapoga eta Casablanca aretoetan.

Herri-musikako   talde   bikaintzat   jo   izan   da,   eta   haien   errepertorioan,   batez   ere, euskal musika nabarmentzen da, zortzikoa pieza izartzat duela (izan ere,  5/8  konpasa,  munduan  bakarra,  gure  musika-kultura  identifikatzen  duten  erritmo bakanetako  bat  da).  Baina  haien  katalogoan  beste  hainbat  estilo  sartzen dira, hala nola habanerak, jotak, pasodobleak, boleroak, txotisak eta, jakina, bilbainadak.

Gainera,  eta  taldekideen  joritasun  indibiduala  dela  eta, ez da harritzekoa emanaldiren batean, publikoak hala eskatzen duenean, bossa, bluesa, jazza eta beste hainbat estilo interpretatzea

 

 

 

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 26
  • Ordutegia12:00
  • LekuaDoña Casilda Parkearen Pergola

    Bilbao
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana