Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentzia lortu zuen eta zuzendaritza zinematografikoko masterra egin zuen ESCACen. 10 film labur baino gehiago zuzendu ditu, zeinak 400 zinema-jaialditan baino gehiagotan egon diren, hala nola Clermont-Ferrandekoan, Gijóngoan, Málagakoan, Brestekoan edo Manchesterrekoan; sari eta izendapen ugari izan dituzte bere lanek. Besteak beste, hauek dira bere nabarmentzekoak: Indirizzo (2011), Malas vibraciones (2014), Artificial (2015), Tiempos muertos (2017) eta Aprieta pero raramente ahoga (2017). Alardea telesaila ere zuzendu du. Ane da egilearen lehen film luzea, zuzendari, gidoilari eta ekoizle gisa.