"Salas de Música en la Calle" zikloa: Leihotikan

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Uztailak 27
  • "Salas de Música en la Calle" zikloa: Leihotikan
  • "Salas de Música en la Calle" zikloa: Leihotikan

Salas de Música en la Calle zikloa.

Iruñeko Udalak atari zabaleko 13 kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, hiriko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzekoEmanaldiak udako astearteetan izanen dira, doan, arratsaldeko zortzietan, ekainaren 22tik irailaren 23ra, lekuak bete arte, ondorengo toki hauetan: Burgoen plaza, Jito Alai, San Jose plaza, Salesianasen patioa, O-ko Andre Maria plaza eta Takonera. 

Simona izanen da agertokira igotzen den lehen taldea, eta gero etorriko dira Iker Martinez eta zaldi herrenak, Lemon y Tal, The Lizards, The Titanians, Leihotikan, Toifelthal, Exnovios, Lobos negros, Rio Arga, Gregario de Luxe, Jon Ulecia & Cantina Bizarro, eta Guarimba.

Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & roll, folk rock, hard rock, reggae fusion, punk, heavy metal, pop shoegaze, rockabilly, indie pop, soul eta cumbia electronikoa. Ekimenean parte hartuko duten aretoak hauek dira: Zentral, Terminal, Subsuelo, Infernu, Garazi, Akelarre, Krawill, Cavas, Toki Leza, Txintxarri, Rockcollection, Nebula eta Katakrak.

LEIHOTIKAN

Iruñeko Leihotikan taldeak, 2020an, haien 25. urteurrena bete zuten oholtza gainean.

Nahiz eta taldea lehenago sortu, 1995eko martxoan jo zuten lehenbiziko kontzertua, Altsasuko gaztetxe historikoan.

Atzera begira bi maketa eta 7 disko grabatu dituzte eta ehunka izan dira egin dituzten kontzertuak, Euskal Herrian gehienak baina baita Kantabrian, Katalunian eta Madrilen ere, leku txikietan zein handietan.

25 urteotan musika bera eta bere inguruko "industria" zeharo eraldatu da, etengabeko salmenta-krisialdi batean egonik, euskarri fisikoaren ia erabateko desagerpena, Irternetaren sorrera, Spotify...

Aldaketak aldaketa Leihotikan taldeak musika ulertzeko hasierako era horri eutsi izan dio eta baita bere estilo punk rock edo hardcore melodiko horri ere, ahotsa, gitarra, baxua eta bateria, beti euskaraz, hausnarketarako diren hitzek lagunduta. Kontzertu eta grabaketa horiek guztiak eginda ere, lokalean eta errepidean ordu luzeak eta luzeak emanda ere, Leihotikan egoera ezin hobean dago, honelaxe frogatzen baitute beraien kontzertuek eta azken diskoek. Gogoz daude azaleratzeko hasiera-hasierako musika apostu hori gaur egun guztiz dagoela indarrean, musikarekiko pasio hori bere horretan matentzen saiatuz eta publikoarengan helaraziz.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 27
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSalestarren patioa
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana