"Sufnormalidad total"

Barakaldo 2021(e)ko Uztailak 28
  • "Sufnormalidad total"

Udan Bai! - Barakaldoko 2021eko udako kultur egitaraua

Eneritz García, Sara Barroeta, Leire Orbe, Alfonso Díez, Sole Carril, Josu Angulo eta Chema Trujillo.

Esketx zentzugabeak dira, bata bestearen atzetik sortuak eta pandemia beste ikuspuntu batetik ikusten dutenak. Denok bizitzen ari garen garai eroei buruzko eszenak, lelokeriaren muturrera eramanda. Inork ez du esan erraza izango denik nazioarteko pandemia bat bizitzea. Baina atsedentxoa, jaun-andreok, merezi dugu eta. ArimaKtore Risirchsek pandemiaren ondorio nagusiak ikertu ditu eta honako ondorioak atera ditu: guk ez dakigu, guri ez diezagutela galdetu, erregistra gaitzatela. Gu ez gara izan. Sokratesek ezer ez dakiela baino ez dakigu. La nueva sufnormalidad egin genuenean, ohartarazi genuen, ez genuela inor baino azkarragoak izan nahi, kontrakoa baizik. Eta lortu genuen.

Jarduera doakoa, aire zabalekoa eta edukiera mugatukoa izango da.

Ekitaldietarako nahitaezkoa izango da gonbidapenak edukitzea (helduak zein adingabeak).

Gonbidapenak uztailaren 19tik hasi eta emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenago arte eskuratu ahal izango dira, online edo zentro zibikoetan eta kultur etxeetan (10:00-13:00).

Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Segurtasun-protokoloa dela eta, ohi baino motelagoa izango da tokietan kokatzea, beraz, aurreratu ordu erdiz iritsiera-ordua.

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaArimaktore Teatro
  • Data 2021(e)ko Uztailak 28
  • Ordutegia20:00
  • LekuaEskulturen parkea
    Barakaldo

Non

Euskadi, auzolana