Malandain Ballet Biarritz: "La Pastorale"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko uztailaren 29(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 1(e)ra
  • Malandain Ballet Biarritz: "La Pastorale"
    © Olivier Houeix

Ludwig van Beethoven-en 6. Sinfoniak, zeinari Pastorale Sinfonia baiteritzo, konpositoreak naturari zion maitasuna adierazten du. Txorien kantuez eta ekaitzaz harago, Pastorale Sinfoniak sentimendua adierazten du. Ludwig van Beethoven-en jaiotzaren 250. urteurrena dela eta, eta Bonngo Operak gonbidaturik –konpositorearen jaioterrikoak, alegia–, Thierry Malandainek ballet berria sortu du, La Pastorale, zeinak 6. Sinfonia, Opus 112 Kantata eta Atenasko hondakinak laneko motibo batzuk konbinatuko baititu.

Aipatzekoa da musika dela maiz Thierry Malandainen inspirazio-iturri nagusia. Koreografiak berez bezala sortzen dira konpositorearen asmoetatik abiatuta, bai eta musika entzutean pizten diren emozio eta sentimenduetatik ere. Hartara, Malandain ahalik eta gehien atxikitzen zaie musika-lanei, haien eraikuntzari, eta horrekin batera artifizioez baliatzeko joera mugatzen du.

Informazio gehiago: Malandain Ballet


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaMalandain Ballet Biarritz
  • Data 2021(e)ko uztailaren 29(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 1(e)ra
  • OrdutegiaUztailak 29, 30 eta 31: 20:00. Abuztuak 1: 20:00
  • Lekua Victoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa15 / 32 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Victoria Eugenia Antzokia

Non

Euskadi, auzolana