Ostegunetan, Jazza: Pamplona Jazz Big Band meets Marta Marín & Candela Marín

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Uztailak 29
  • Ostegunetan, Jazza: Pamplona Jazz Big Band meets Marta Marín & Candela Marín

Uztaileko ostegunetan, arratsaldeko 8etatik aurrera, jazz doinuez eta melodiez blaitzeko aukera izanen dugu Ziudadelan, jazz klasikoenetik hasi eta egungo jazzaren abangoardia sortzailera; kubatar jazza, funka, swinga, jazz-rocka, musika brasildarra eta latin-jazza bezalako estiloetan inspiratutako konposizioak ahantzi gabe OSTEGUNETAN, JAZZA programak lau kontzertu eskainiko ditu: Uztailak 8, osteguna. The New jazz Collective; uztailak 15, osteguna. Yuvisney Aguilar & The Cubintage. Uztailak 22, osteguna. Terela Gradin Sings Caymmi. Uztailak 29, osteguna. Pamplona Jazz Big Band. 

Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

Uztailak 29, osteguna. Pamplona Jazz Big Band meets Marta Marín & Candela Marín.

The Music Of Ilja Reijngoud.

Pamplona Jazz Big Band/Iruña Jazz Big Bandak eskarmentu handieneko jazz musikari nafar batzuk biltzen ditu, gure lurraldeko jazz musikari belaunaldi berriekin batera. Iñaki Rodriguezek zuzendutako talde honek Nafarroako jazzlari gazteak eta Nafarroako kontserbatorioetako ikasleak elkartzen ditu. Haien ibilbide laburrean, maila handiko artisten zuzendaritzapean lan egin izan dute, Ramon Cardo eta Ilja Reijngoud kasu, eta beste batzuekin batera ere aritu, hala nola Deborah Carterekin Christmas Songs ikuskizunean.

Kontzertu honetan, Pamplona Jazz Big Band taldeak Ilja Reijngouden moldaketak eta konposizioak joko ditu. Konpositore hori, hain zuzen, Europako Big Bands hoberenetarako konposizioak egin ditu, hala nola WDR Big Banderako. Sari franko jaso ditu: THELONIOUS MONK BMI COMPOSITION AWARD, USA 2003; EDISON AWARD, The Netherlands 2009; eta LATIN GRAMMY AWARD, Brasilgo Ivan Linsen albumarekin, besteak beste.

Marta Marín eta Candela Marín abeslari gazteak dira eta, halarik ere, heldutasun handia erakusten dute. Haien ahotsak bikain egokitzen dira Reijngouden moldaketa eta konposizioetara, funk, swing, jazz-rock, musika brasildar eta latin-jazz estiloetan oinarrituta.  Kontzertuan, Yves Montand, Charles Mingus Moacir Santos, Bill Witters, Horace Silver edo Duke Ellington musikarien moldaketak ere entzun ahal izanen dira.

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 29
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaSarrera librea, edukiera bete arte
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana