Xsakara & Nikotina

Etxarri-Aranatz 2021(e)ko Uztailak 29
  • Xsakara & Nikotina

NIKOTINA  Jon Tolosa Belza izeneko 19 urtetako MC Tolosarra da. Rapa gaztetatik jorratu duen musika izan da, reggae eta dancehall doinuak pixkanaka bereganatuz. 
2016 urtean hasi zen abesten Nikotina bezela eta Ziribulio Sound kolektiboarekin batera hainbat kontzertu eman zituen. 2018-ko Azaroan, 7 kantez osatutako lehen diskoa aurkeztu zuen, Irungo Stepi Selektahk grabatu eta masterizatu zuena. Urte horren bukaeran eta 2019an Euskal Herriko areto, gaztetxe eta plaza ugarietan bira egin zuen. 

Xsakararen garai latzenetara murgiltzen gaituen proiektua da “ILARGIAREN SEMEA 1619”. Istorio bat izango balitz moduan aurkezten du, non lehendabiziko atalean 16 urte zitueneko atmosfera aurkezten digu. Beste alde batetik, azken tramoan 19 urte betetzean izan zuen eboluzio pertsonala azaltzen digu.
Rap estiloan oinarrituta eta beste zenbait genero musikalekin jolastuz, gazteei zuzendutako proposamena aurkezten du XSakarak. Gaur egungo gazteek bizi dezaketen gaiei buruz idazten duenez edozein adineko pertsonak identifikatuta sentiaraztea lortu dezake. 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 29
  • Ordutegia21:00
  • LekuaEtxarri-Aranatz
  • ZenbatekoaDoan, aldez aurreko izen ematearekin
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana