Xukelak

Barakaldo 2021(e)ko Uztailak 29
  • Xukelak

Udan Bai! - Barakaldoko 2021eko udako kultur egitaraua

Musikak piztiak baretzen dituen modu berean, lagunak batzeko ahalmena ere baduela esan dezakegu, eta botere horren "biktima" izan gara Xukelatarrak. Taldekide guztiok urteak daramatzagu doinuen munduan jolasean eta bide horretan asko izan dira gure motxiletan lekua hartu duten melodia eta erritmoak. Irlandatik Galiziara, Extremaduratik Brasilera eta Kolonbiatik Euskal Herrira buelta.

Ibilbide horren guztiaren islada da Xukelak. Doinu eta kopla tradizionalek berezkoa duten edertasunaren miresle eta garenari fidel.

Jarduera doakoa, aire zabalekoa eta edukiera mugatukoa izango da.

Ekitaldietarako nahitaezkoa izango da gonbidapenak edukitzea (helduak zein adingabeak).

Gonbidapenak uztailaren 19tik hasi eta emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenago arte eskuratu ahal izango dira, online edo zentro zibikoetan eta kultur etxeetan (10:00-13:00).

Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Segurtasun-protokoloa dela eta, ohi baino motelagoa izango da tokietan kokatzea, beraz, aurreratu ordu erdiz iritsiera-ordua.

 

 

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 29
  • Ordutegia20:00
  • LekuaEskulturen parkea
    Barakaldo

Non

Euskadi, auzolana