Bada Posible Kultur Jaialdia 2021: Laumono

Mutriku 2021(e)ko Uztailak 30
  • Bada Posible Kultur Jaialdia 2021: Laumono

Bada Posible Kultur Jaialdia 2021 programaren baitan.

LAUMONO Mutrikun (Gipuzkoa) sortu zen 90eko hamarkadaren bukaeran Ehun Kilo desagertu eta gero. Talde berri bat sortzeko hilabete batzuk konposatzen eta musikari berriak bilatzen aritu ziren.

Hasiera batean Deep Purple, Hendrix, Led Zeppelin, etab… bezalako 70. hamarkadako hard rock taldeen bertsio batzuk jotzen zituzten kantu propioekin tartekatuz. 2000ko hasieratan hasi ziren zuzenekoak ematen eta taldeari beste itxura bat ematen.

Ondorengo urteetan Ibai Mendiuneta eta Egoitz Andonegik beraien bidea hartu zuten Aiumeen Basoa taldearekin. Bestalde Jon Iturrino, Hira taldearekin batu eta azken hauen hirugarren lana “Sic” grabatu zuen.

2001. urtean kaleratu zuten “Beidau” euren lehen diska. Diska hau entseguko lokalean grabatua eta Angel Katarainek bere Katarain estudioetan nahastua izan zen. Inguruetan kontzertu batzuk emanda Ondarroako rock lehiaketa irabazi zuten urtearen bukaeran. Urte batzuk beranduago, 2003an, taldea banandu egin zen, baina ez zioten lagunak izateari utzi.

2008 urtean Iturrinok, Hira taldea utziko du proiektu pertsonalago batean barneratzeko asmotan. Oraingo honetan ere Enekoitz Andonegi batzen da baterian eta Iñigo Gorritxategi (The Wet Band) baxuan. 2010. urtearen hasieran Rikar Garagarza batuko da ahotsetan eta momentu horretan «Adrenalinia» euren bigarren diska grabatzea erabakitzen dute. Bederatzi kantuz osaturiko diskaren grabaketa eta produkzioa Jon Iturrinok egingo ditu, nahasketak aldiz, Santos Records estudioetan Mikel Santosek burutuko ditu eta Enekoitz Andonegik egingo du diskaren diseinua. 2010.an kaleratu zuten diska honetan blues, hard rock eta fusion erritmoak azaltzen ziren, beti ere LAUMONOren nortasunarekin.

Azkenik, zenbait urte diskarik argitaratu gabe egon ondoren, aurten Umezurtzak Jupiterren diska argitaratu dute AME Estudioetan grabatua Axular Arizmendiren gidaritzapean.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 30
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKarpa
    Mutriku
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana