(bertan behera) Gari & Maldanbera

Bermeo 2021(e)ko Uztailak 30
  • (bertan behera) Gari & Maldanbera

OHARRA: Bermeoko Udalak uztaileko kultur jarduerak bertan behera utzi eta abuztukoak pandemiaren eboluzioaren arabera aztertuko ditu (UZTAILAREN 23KO ALBISTERA ESTEKA).

Hainbat urtez ibili da Gari bikote moduan, formatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertzen. Esperientzia hori erronka berria izan da musikariarentzat: zoragarria eta zaila ere bai. Horren ondoren Garik proiektu berriari ekin dio osaketa klasikoa daukan Maldanbera taldearekin: bateria, baxua eta kitarrak osatzen dute laukotea. Taldeari esker Garik bere betiko abestien rok-funtsa berreskuratu ahal izan du eta horrekin batera doinu berriak sor ditzake modu errazagoan: mendi-tontorrera heltzeko ahalegin handiak egin ondoren maldan beherako bide erraza hasten denean bezala. Hala, bizi izandako guztia gainean darama Garik oraingoan eta aurrera jarraitzeko indarra emanen dio, gogotsu.

Bizitzaren parte handi bat, 38 urte inguru, musikari estuki loturik eman ondoren, Gari bezalako artista iraunkorrak kantuetatik haratago daude, diskoen gainetik, eta euren estiloa da, azken finean, plazaratzen duten garrantzitsuena.

Doinuen haragikoitasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz. Garaikidea, malenkoniatsua, bizizalea eta baikorra. Halakoa da Gari, Hertzainak taldeko kantari-ohia, taxutu nahian dabilen pop neurritsua.

badok.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 30
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLamera Parkea

    Bermeo
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana