Juan Mari Beltran: "Kostaldeko Soinuak"

Zugarramurdi 2021(e)ko Uztailak 30
  • Juan Mari Beltran: "Kostaldeko Soinuak"

Kultur 2021 programaren baitan.

Kostaldeko Soinuak lanarekin euskal kostaldean barna joan nahi dugu, itsasoko, itsasontzietako, marinelen, arrantzaleen eta arraunlarien istorioak kontatzen dizkiguten kantu eta doinuen lagun.Guztira 16 pieza dira, Lapurdiko, Gipuzkoako eta Bizkaiko herri-kantutegitik hartutakoak.

Horietako batzuk dantza-zatiak dira, letrarik gabeak. Hauexek: Pasaiako Batelarien Zortzikoa, Lapurdiko Kaskarote dantza, eta Lekeitioko Mariñelen Polka eta Kaixarranka.

Gainerako kantuen gaiak askotarikoak dira: itsasontzietan izandako gosea, ekaitzak, tragediak, baleen arrantza, marinel herrietako gertaerak, Kristobal Kolonen bizia, emigrazioa, Ternuara zihoazen marinelen beldurrak...

Piezarik gehienak hartu ditugu Cancionero Popular Vasco argitalpenetik (R. M. Azkuek argitaratu zuen XX. mendearen hasieran) eta Aita Donostiaren Cancionero Vasco lanetik. Nolanahi ere, batzuk berriagoak dira, hala nola Pasaiako Batelarien zortzikoa(Pablo Sorazabalek moldatua), Oskorriren Dabil beharrean eta, XVIII. mendeko Partida tristea Ternuara izeneko bertso batzuetan oinarrituz, guk geuk sortu dugun doinua.

Errezital honetan ahotsekin batera euskal herri-musikan erabilitako musika-tresnak joko dira, gaur egun erabiltzen direnetako batzuk eta lehenago maizago erabiltzen ziren beste batzuk, hala nola akordeoia, txistua, danbolina, klarinetea, dultzaina, txalaparta, xirolarrua, arrabita, zarrabetea, panderoa eta danborrak

KIDEAK

  • Juan Mari Beltran: txistua, flauta, xirolarrua, zarrabetea, txalaparta, alboka, dultzaina, klarinetea eta koruak
  • Ander Barrenetxea Lasarte: ahotsa, danborra, panderoak, txalaparta, atabala, bonboa eta danbolina 
  • Aitor Gabilondo: ahotsa
  • Errege Belda: akordeoia eta koruak

 




Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 30
  • Ordutegia17:00
  • LekuaSorginen Leizea

    Zugarramurdi
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana