Los Chimberos

Bilbao 2021(e)ko Uztailak 30
  • Los Chimberos

Udakalean 2021: Bilboko udako kultur egitarauaren barruan.

1939. urtean, Los Chimberos taldea sortu zen Bilbon, Goyo  Nadalen  eskutik.  Nadalek  abesti  entzutetsu  ugari  idatzi  zituen,  Himno  del  Athletic  eta  Bilbao  y  sus pueblos, besteak beste. Taldearen ibilbide luzean hainbat   kide   desberdinek   parte   hartu   ondoren,   2000.  urtean  taldea  batzea  eta  birsortzea  erabaki  zuten   Los   Chimberos   mitiko   haien   ondorengo   batzuek.  Haien  asmoa,  oraindik  ere,  Bilboren  eta  Euskal  Herriaren  izena  munduan  zehar  eramatea  da,  betiko  bilbotarren  umore  on  hori  erakutsiz,  hainbat  taberna eta antzokitako giroa alaitu zuten kantu haiek berreskuratuz  eta,  oro  har,  euskal  kantuak  eta  herri-musikako abestiak joz, kutsu fresko eta berrituarekin, lekukoa   hartu   eta   hura   eskuan   eramanda   XXI.   mendean ibilbidea egiteko.

Gaur egun, kide hauek osatzen dute taldea: Alberto Núñez  (1.  ahotsa  eta  gitarra),  Koldo  Villar  (2.  ahotsa  eta  perkusioak),  Jon  Basterra  (3.  ahotsa  eta  gitarra  bakarlaria) eta Emilio Núñez (eskusoinua). Errepertorio zabala  dute:  bilbainadak,  habanerak,  pasodobleak,  hainbat  eskualde  eta  nazionalitatetako  folklorea  eta,  jakina, euskal musika.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 30
  • Ordutegia12:00
  • LekuaDoña Casilda Parkearen Pergola

    Bilbao
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana