"Elkano battela, xumea baina gurea" kontakizun eta musika ikuskizuna

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 31
  • "Elkano battela, xumea baina gurea" kontakizun eta musika ikuskizuna

Elkano battela, xumea baina gurea ikuskizun hau Getariako Juan-Sebastian Elkano esploratzailearen mundubira balentriak inspiraturikoa da. Behin, battela barku ttiki hori itsasoratzen da, kaio bat gidari daukala eta Lutxi neska gaztea lemazain. Honek eginkizun berezi bat burutu behar duenez, itsasoan zehar nabigazio bidea jarraitzeko, iparrorratz arraroa erabiltzen du : larruzko pilota zahar bat. Ozeanoak zeharkatuz doazela, itsasalde berri batetik uharte ezezagun batera, hiru ibiltariok bidenabar, hainbat ustekabe eta gertakarien lekuko izango dira? Aurkezpen honek asmakizun bat dirudi ? Bai, halaxe da ! Bidaiaren bukaerak argituko digun benetako enigma baita. Nerea musikariak, asmatutako doinuekin akuilatzen duena, Kepak bere kantu eta musikekin suspertzen, eta Koldok herri ezberdinetako kontakizunen haritik eramaten!

Parte hartzaileak: Koldo Amestoy idazle eta kontalari, Nerea Alberdi konpositore eta Kepa Elgoibar musikari? Hirukotean asmatu, landu eta plazaratu sorkuntza...

Zuzeneko ekitaldian: Koldo Amestoy, kontalari / Nerea Alberdi, bibolin, biola eta musika tresna ttiki jole / Kepa Elgoibar, akordeoi eta kitarra jole, perkusiolari eta kantari.

EKE

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko Uztailak 31
  • LekuaDonostia-San Sebastián
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana