"Hamaikatxu kopla...pandero baten konture!"

Sestao 2021(e)ko Uztailak 31
  • "Hamaikatxu kopla...pandero baten konture!"

Koplek, ahotsa eta panderoa osatzen dute lan honen ardatza, Roberto Etxebarriak beren beregi sorturiko doinuetan zein ikutu bereziz jantzitako doinu herrikoietan oinarrituz.

Miren eta Roberto Etxebarriaren ahots eta panderoen soinuak jantziz, soinu txikiak (trikitixa) presentzia nabarmena du,  gitarra, kontrabaxua, whistle-ak, txistua eta bibolina bezalako tresnez lagunduta agertuko delarik, herri musikaren barruan kokatu daiteken lana, folk ikutuez jantziz.

Roberto Etxebarria 1983.urtean jo zuen Sestaoko herrian aurrenekoz, bere irakaslea izan zen Rufino Arrolarekin, eta besteak beste, gerora bide luzea elkarrekin egingo zuten Kepa Arrizabalagaren babesean; gerora, tarteka beste panderojole batzuen laguntzaz egon zen, eta 1991az geroztik, urtero bertan izan da kaleko trikiti giroa jarriz eta bertan ospatzen den Euskal Herriko dantza sueltoko urteroko txapelketa esanguratsuan joz. 

Aurtengo edizioan berriz, Sestaoko plazan egongo da, Miren alabarekin batera, eta bandako gainontzeko musikariek lagunduta,  abenduan kaleratutako lana aurkezteko.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 31
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKasko Plaza

    Sestao
  • ZenbatekoaDoakoa
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana