Bada Posible Kultur Jaialdia 2021: Kantu Kolore

Mutriku 2021(e)ko Abuztuak 1
  • Bada Posible Kultur Jaialdia 2021: Kantu Kolore

Bada Posible Kultur Jaialdia 2021 programaren baitan.

Kantu Kolore taldekideok eskoletan landu nahi izango genituzkeen kantak sortzen ditugu. Haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, geuk ere eduki jakin batzuk barneratzeko kantak proposatzen ditugu, hau da, abesti didaktikoak. Bestalde, badira egungo gai zehatz batzuk letra eta doinua jarri nahi dizkieguna, gai hauekiko sentzibilizazioarekin lagundu nahi genukelako.

Musika gai hauek lantzeko abiapuntu eta motibazioa dugu eta gure helburuak lortzen laguntzeko tresna ezin hobea. Era honetara haurrek gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza bera ere landuko dute; dantzatuz, motrizitatea, espazioa eta koordinazio landuko dute.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 1
  • Ordutegia19:00
  • LekuaKarpa
    Mutriku
  • Zenbatekoa3 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana