Bada Posible Kultur Jaialdia 2021: Nøgen

Mutriku 2021(e)ko Abuztuak 2
  • Bada Posible Kultur Jaialdia 2021: Nøgen

Bada Posible Kultur Jaialdia 2021 programaren baitan.

Markel Idigorasek Danimarkan egin zuen egonaldi baten harira eman zioten taldeari hasiera. Lehenik hirukote forma zuen taldeak: Ane Negueruelak ahotsa, Alex Irazustak gitarra, eta Markel Idigorasek ukelelea eta ahotsak. Era honetan kontzertu gutxi batzuk eman zituzten 2016ko irailean hasita. Laister gehitu zitzaien Olatz Cuevas baxuan, eta 2016ko abenduan Jokin Guilisagasti (bateria) batu zen proiektura. Orduan hasi ziren euren lehen lana izango den Lys (EP) diskoa prestatzen, eta 2017ko uda iristean boskotea zuzenean aritu zen.

2018. urte hasieran grabatu zuten bigarren lana, lehen disko luzea, Liv Til Døden. Ane (ahotsa), Markel (ukelelea eta ahotsak), Alex (gitarra eta koroak), Olatz (baxua) eta Jokin (bateria eta koroak). Proiektua aurrera zihoala ikustean, taldea uzteko erabakia hartu zuen Ane Negueruelak, ikasketetan zentratu ahal izateko. Taldeak aurrera egitea erabaki zuen eta segituan Eider Saez sartu zen ahots nagusian.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 2
  • Ordutegia22:00
  • LekuaKarpa
    Mutriku
  • Zenbatekoa10 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana