"Urpekakariak" haur eta gazteentzako ikuskizuna: Eneko Arrate Sololuze + Aissa Intxausti

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abuztuak 4
  • "Urpekakariak" haur eta gazteentzako ikuskizuna: Eneko Arrate Sololuze + Aissa Intxausti

Gasteizko Udako kultur egitaraua 2021.

"Urpekakariak" haurrentzako bertso antzerkia.

Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira.

Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean.

  • Aktoreak: Aissa Intxausti eta Eneko Arrate
  • Gidoilariak: Ane Labaka eta Miren Amuriza

Antolatzailea: Gasteizko Udala. Jaien zerbitzua. Kultur bitartekaria: Lanku

Bertsozale

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana