"Jamming Show"

Barakaldo 2021(e)ko Abuztuak 4
  • "Jamming Show"

Udan Bai! - Barakaldoko 2021eko udako kultur egitaraua

Publikoa showaren parte aktiboa da, bera arduratzen baita antzerki-pieza bakoitzaren izenburuak idazteaz. Titulu horietatik abiatuta, hiru aktoreek eta teknikariak asmatu, interpretatu eta inprobisatzen dute. Horrela, ikusle bat Jamming on Tour-en emanaldi guztietara joan daiteke, baina inoiz ere ez du gauza bera ikusiko. Egitura komun bat dago, baina antzezpenak desberdinak dira beti, bai formari dagokionez, bai gaiari dagokionez. Ohiko antzerkitik urruntzen den ikuskizuna da, baina ohiko interpretazio-tresnak erabiltzen ditu. Eszenaratze tradizionalarekin eta janzkera zainduarekin, sinplea eta neutroa, antzezpenaren muga bakarra interpreteen irudimena da.

Jarduera doakoa, aire zabalekoa eta edukiera mugatukoa izango da.

Ekitaldietarako nahitaezkoa izango da gonbidapenak edukitzea (helduak zein adingabeak).

Gonbidapenak uztailaren 26tik hasi eta emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenago arte eskuratu ahal izango dira, online edo zentro zibikoetan eta kultur etxeetan (10:00-13:00).

Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Segurtasun-protokoloa dela eta, ohi baino motelagoa izango da tokietan kokatzea, beraz, aurreratu ordu erdiz iritsiera-ordua.

 

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 4
  • Ordutegia20:00
  • LekuaEskulturen parkea
    Barakaldo

Non

Euskadi, auzolana