Bada Posible Kultur Jaialdia 2021: Biren + Errietan

Mutriku 2021(e)ko Abuztuak 5
  • Bada Posible Kultur Jaialdia 2021: Biren + Errietan
    Biren
  • Bada Posible Kultur Jaialdia 2021: Biren + Errietan
    Errietan

Bada Posible Kultur Jaialdia 2021 programaren baitan.

BIREN

«Biren» izeneko bikote akustikoa Ane eta Nora Agirre ahizpa bikiek osatzen dute. 2015ean hasi ziren jendaurrean kantatzen Algara taldearekin, eta berehala sortu zuten Biren taldea. Bizkaiko Kantu Txapelketa irabazi zuten eta hirugarren geratu ziren Euskal Herrikoan. Hasieran bertsioak egiten zituzten, batez ere, baina berehala hasi ziren beren kantu propioak ere sortzen eta abesten. 2018an maketa bat kaleratu zuten, ia urtebeteko etenaldia eta gero, berriro hasi ziren jendaurreko saioak ematen eta aurten, 2021an euren lehen diska argitaratu dute «Barrura Begira» izenburupean.
 
ERRIETAN

Iera Naberan, Julen Ruiz, Amaia Arantzamendi, Nahia Elesgarai, Leire Elezgarai, Maitalen Aranberria eta Ainhoa Arreitaunandia dira Errietan taldea. Orain dela hiru urteko auzoko festa batzuetan hartu zuen forma Mutrikuko bandak. Hasieran bertsio-taldea zen, baina arian-arian euren kantak konposatzen hasi ziren. Gerora, pandemia garaian, nork bere etxean garatu eta entseatu ditu bere zatiak eta, azkenik, Mutrikuko bertako AME estudioetan grabatu dute euren lehen diska.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 5
  • Ordutegia19:00
  • LekuaKarpa
    Mutriku
  • Zenbatekoa3 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana