EraBatera

Arantza 2021(e)ko Abuztuak 6
  • EraBatera

Gatibu taldeko Gaizka Salazarrek, Mikel Caballerok, Ken Zazpiko Beñat Sernak eta Willis Drummondeko Jurgi Ekizak, Smile eta Garirekin aritzen den Miguel Moyanok eta Duobiteko Josu Aginagak osatzen dute EraBatera.

2018an plazaratu zuten lehen diskoa, Antipodetan, Gaizkaren aitaren heriotzak eragindako saminetik sortutako kantuekin.

Oraingo honetan, Izpi galdua lanarekin, bizipozari kantatu nahi diote, ospatzeko modukoak begitantzen zaizkien ekintzei, esaterako, amets egin eta ametsak egi bihurtzeari, ume baten jaiotzari, musikak eragiten duen kemenari edota naturarekiko dugun atxikimenduari.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 6
  • Ordutegia19:30
  • LekuaArantzako Aterpea

    Arantza
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana