Joseba B. Lenoir

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abuztuak 6
  • Joseba B. Lenoir

Gasteizko Udako kultur egitaraua 2021.

Joseba B. Lenoirek jorratzen dituen proiektu anitzen artean bada bat Beratar musikari honek bere buruari eskeintzen diona, ia modu unipertsonalean egiteraino gainera.

Bere azken lan diskografikoan, Instroak Vol.3 izenpean, Bai, bagara filmerako sortutako musika bildu du. Larraitz Zuazok zuzendutako road trip erako dokumental hau Iñaki Goirizelaiaren ideiaren emaitza da, eta bertan Iñaki bera ikusiko dugu Estatu Batuetan zehar barne zein kanpo bidaia batean murgilduta, gure baloreen bila, edota holakorik ote dagoen argitu nahian.

Lenoiren lan honen zuzenerako proposamenak musika eta irudia uztartu zituen diskoaren aurkezpen kontzertuetan. Emanaldietan saio horietarako espreski landutako bideo lanak ere nahastu ziren musikarekin.

Orain, aldiz, beratar musikariak Joseba B. Lenoir Gang formatua berreskuratu du eta kontzertuetan disko berriko hotsak entzuteaz gain bere ibilbide osoko kantuak aditzeko aukera egonen da.

 

 

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 6
  • Ordutegia21:00
  • LekuaIparraldeko Parkea

    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaSarrera librea, edukiera bete arte
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana