"Hnuy illa"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Abuztuak 7
  • "Hnuy illa"
    (argazkia: Gorka Bravo)

Dantzatik, kantutik, musikatik, irudietatik arnastuko dugu poesia. Sarrionandiak irekitzen digun leihotik begiratuko diogu munduari.

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995 urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu. 25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionandiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

  • Bertsoak: Joseba Sarrionandia.
  • Eszena zuzendaritza: Mireia Gabilondo.
  • Koreografia: Jon Maya Sein.
  • Dantzariak: Alain Maya, Aritz Lopez, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Urko Mitxelena.
  • Musika: Iñaki Salvador.
  • Argiztapen diseinua: Xabier Lozano.
  • Ikusentzunekoen diseinua: David Bernués.
  • Jantzien diseinua: Ana Turrillas.

Informazio gehiago: Kukai Dantza, Tanttaka Teatroa

 

 

 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana