The Ribbons

Los Arcos 2021(e)ko Abuztuak 7
  • The Ribbons

Kultur 2021 programaren baitan.

Ibaizabal ibaiaren eskuinaldean bizi izan zen Beatriz Catalán iruindarra, bokaziozko aktore eta inoiz aktore bokalista. Iñigo Hernández de Miguel bilbotar gitarra-jotzailearekin batera sortu zuen 2015ean Rock con Mayúsculasbanda, taldearen horizonte musikala mugatzen duten deitura eta etiketa estilistikorik gabe.

Klasikoen (batez ere, 70eko hamarkadaren erdialdeko eta amaierako New Yorkeko punk-rockaren) eragina begien bistakoa bada ere, ez dituzte joera abangoardistak baztertzen, betiere beren oinarrizko kontzeptuarekin bat badatoz: gitarra zorrotzen eta oinarri erritmiko boteretsuen rock delakoa. Bokalistaren interpretazioa, aldiz, melodikoa da, Patty Smith edo Debora Harry moduko artista handien ildotik.

Gai dira beren soinu-paisaiak sortzeko eta edozein melodia edo erritmo beren aldera eramateko. Horri guztiari testu batzuk gehitzen badizkiozu (ingelesez eta gaztelaniaz), non Beatriz emakumeak munduari eta bizitzari buruz, maitasunari eta gorrotoari buruz, poztasunari eta beldurrari buruz duen ikuspegiak autokritika pertsonala eta indibiduala aldarrikatzen duen, iraultza kolektiboaren hasiera gisa, orduan zure eskuetan izanen duzu The Ribbonsen esentzia.

2020ko azaroan argitaratu dute azken lana, F.F.W.D. albuma (Fast Forward), Martín Guevarak (Cápsula) Silver Recordings-eko estudioetan ekoitzia. Lehenago argitaratu zituzten lehen LPa (Kinki Girl, 2017) eta single birtual bat (Giraffe women/Get you out of my head, 2018). Horietatik atera zuten Luis Vil zuzendariak filmatutako Giraffe Women,(2019) bideoklipa. 2021eko otsailean azken lana (Cobardía bideoklipa) estreinatu dute, Ander Manero bilbotar zuzendariaren aginduetara, F.F.W.D. albumean sartutako titulu bereko abestitik aterata.

KIDEAK

  • Beatriz Catalán: bokalista /
  • MJ Gosende: baxua /
  • Ramón M. Zubiaurre: bateria / 
  • Joss Aranburu: gitarra eta koruak / 
  • Iñigo Hernández: gitarra eta koruak


BISITA GIDATUA SANTA MARÍA ELIZARA

  • Santa María eliza, Los Arcos.
  • 17:00tik 19:00etara, ordu erdiro.  Doan
  • IZEN-EMATEA: T. 948 64 08 68 / 948 64 00 21

 

 

 




Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 7
  • Ordutegia21:00
  • LekuaCoso Plaza

    Los Arcos
  • HizkuntzaIngelesa

Non

Euskadi, auzolana