"Gora Kasete!"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abuztuak 8
  • "Gora Kasete!"

Gasteizko Udako kultur egitaraua 2021.

Gora Kasete! piezan antzerkia eta musika nahasten dituzte. Izebaren urtebetetze eguna da, eta ospakizuna antolatzeaz gain bere bizitzako abestien bilduma egingo dute.

Gure izeko Margaritaren urtebetetzea ospatu behar dugu. Margarita gure izeko martxosoena da, eta bere neurrira egindako oparia egin nahi diogu: bere bizitzako abestiekin grabatutako KASETE bat; gure maitasun osoz egindako opariak erositakoak baino bereziagoak baitira.

Baina zer da KASETE bat? Eta zeintzuk dira bere bizitzako abestiak? Nondik lortuko ditugu KASETEak? Bakoitzak bere abestia grabatu nahiko du, eta, azkenean, kolore eta estilo ezberdinetako abestien KASETEa geratuko zaigu, eta ospakizun festa ederra egingo dugu.

GORA KASETE!

Fitxa

  • Ekoizpena: Eidabe Ekimen Kulturalak
  • Koreografia: Eneko Amezketa
  • Diseinua: BLK Komunikazioa
  • Aktoreak: Eneko Amezketa, Gaizka Chamizo, Usue Martinez, Leire Ormazabal, Andrés Arias, Nerea Wright
  • Iraupena: Ordubete

 

 

 

 

 

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana