Lanbro Beltza Nazioarteko Ipuin Lehiaketa 2021

Plentzia 2021(e)ko abuztuaren 9(e)tik 2021(e)ko irailaren 17(e)ra
  • Lanbro Beltza Nazioarteko Ipuin Lehiaketa 2021

Plentziako Udalak, Calibre 38 aldizkari digitalarekin batera, LANBRO BELTZA IX. NAZIOARTEKO IPUIN LEHIAKETA antolatu du. Gaia: polizia, intriga eta narratiba beltza

ESKAKIZUNAK

1. Parte-hartzaileak gutxienez 18 urtekoak izango dira, edozein nazionalitate zein bizilekutakoak. Lehiaketak bi modalitate izango ditu: gaztelania eta euskara. Ipuinak, beraz, gaztelaniaz edo euskaraz idatzi ahal izango dira.

2. Ipuinaren generoa beltza, intrigazkoa edo poliziala izango da.

3. Idazleek modalitate bakoitzeko ipuin bakarra aurkeztu ahalko dute, ipuinak gutxienez 1.000 hitz izango ditu eta gehienez 3.000 (titulua, aipamenak eta izenordea barne). Ezizen edo izenordez sinatuko dira. Hala titulua nola izenordea ipuinaren lehen orrialdean agertu beharko dira.

4. Ipuinak originalak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan beharko dira eta hurrengo helbide elektroniko batera bidali beharko dira:

relatosbrumanegra2021@gmail.com (gaztelaniazko ipuinak)

kultura@plentzia.eus (euskarazko ipuinak)

Idazleek hurrengo irizpideak ere bete beharko dituzte:

– Mezuaren gaian “LANBRO BELTZA IPUIN LEHIAKETA” idatziko da.

– Mezuak bi dokumentu erantsi baino ez ditu izango, biak Word formatukoak:

a) Lehenaren gaian ipuinaren titulua eta egilearen izenordea idatziko dira eta eranskin moduan ipuina bidaliko da. Ipuinaren eta lehen orrialdean berriro aipatuko dira titulua eta izenordea.

b) Bigarrenaren gaian izenordea soilik idatziko da eta mezuan idazlearen datuak joango dira: ipuinaren titulua, izen-abizenak, NAN edo pasaportea, helbide osoa, bizilekua (hiria eta herrialdea), telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta biografia laburra (gehienez 200 hitzekoa).

5. Ipuinen batek aurreko oinarrietakoren bat betetzen ez badu, epaileek lehiaketatik baztertzeko eskubidea izango dute.

EPAIMAHAIA eta ERABAKIA

6. Modalitate bietako epaileak nortzuk diren Lanbro Beltza IX. Topaketetan jakinaraziko da. Topaketak Plentzian (Bizkaia) egingo dira 2921eko urriaren 15etik 17ra. Topaketaren klausura ekitaldian jakinaraziko dira, halaber, irabazleen izenak. Epaileen akta Plentziako Udalaren webgunean eta Calibre 38 aldizkari digitalean (revistacalibre38.wordpress.com) argitaratuko da. Epaileen erabakia posta elektronikoz ere jakinaraziko zaie irabazleei.

EPEAK

7. Ipuinak aurkezteko epea 2021eko urriaren 9an 00:00etan zabalduko da eta irailaren 17an itxiko da 23:59an.

SARIAK

8. Gaztelaniazko modalitatean epaileek bost ipuin hautatuko dituzte, Calibre 38 aldizkariaren webgunean formatu digitaleko antologia argitaratzeko xedez. Horretaz gain, 300 euroko saria ere badago ipuin irabazlearentzat.

Euskarazko modalitatean epaileek bost ipuin hautatuko dituzte, Goñi Portalen webgunean argitaratzeko. Horretaz gain, 300 euroko saria ere badago ipuin irabazlearentzat.

Calibre 38

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2021(e)ko abuztuaren 9(e)tik 2021(e)ko irailaren 17(e)ra
  • LekuaPlentzia
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana