Joaquín Taboada: "3 en diálogos"

Roncal / Erronkari 2021(e)ko Abuztuak 12
  • Joaquín Taboada: "3 en diálogos"

Kultur 2021 programaren baitan.

3 en dialogos lanarekin 80ko eta 90eko hamarkadetan gure bizitzetan sartu ziren musika berri guztiei omenaldia egin nahi diegu. Musika berri horiek irrati programetan entzun ziren, besteak beste, Radio 3-eko Diálogos ahaztezinean edo M80ko Música Privada irratsaioan eta Taboada berarenean, esaterako. Musika hori erabakigarria izan zen entzule eta konpositore belaunaldi oso batentzat. Horiek alternatiba bat, estiloen arteko fusio bat eta musika-planteamenduen ikuspegi estetiko berri bat ikusi zuten.

3 en diálogos birsorkuntza bat da, ez imitazio bat. Gai bakoitza berariaz moldatu da biolina, biolontxeloa eta pianoa (gai batzuetan, akordeoia) hirukote horretarako; izan ere, ezinezkoa izanen litzateke jatorrizko gai guztiak sortuta zeuden bezala egitea, formazio eta estilo ugari daudelako, New Age puruenetik hasi eta musika elektronikora arte.

Joaquín Taboadak proposatu duen hirukote klasikoaren formazioari esker, formatuen aldakortasun handia da, a capella kontzertu ezin hobea egitetik hasita, areto edo espazio txiki batean, espazio handietan anplifikatutako kontzertuak egitera arte.

KIDEAK

  • Joaquin Taboada: pianoa, akordeoia, jatorrizkoaren moldaketak 
  • Paula Azcona: biolontxeloa / 
  • Daniel Sádaba: biolina 

 

 




Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 12
  • Ordutegia19:00
  • LekuaErronkariko Pilotalekua

    Roncal / Erronkari

Non

Euskadi, auzolana