Diego Arbizu + Pascual Jover

Yesa 2021(e)ko Abuztuak 14
  • Diego Arbizu + Pascual Jover

Kultur 2021 programaren baitan.

Leipzig-Mosku. Europako erromantizismo musikalaren hasiera eta bukaera

Obrak:  Mendelssohn-etik Rachmaninoff-era.

Diego Arbizu. Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioko eta Rotterdameko Hogeschool voor Muziek-eko Biolontxeloko eta Ganbera Musikako Goi Mailako tituluduna. Suggia Piano Trioko eta Europako hainbat orkestra sinfonikoko kidea da, eta kontzertuak eskaini ditu Portugalen, Espainian, Frantzian, Belgikan, Holandan, Erresuma Batuan, Suitzan, Alemanian, Estatu Batuetan eta Kanadan.

Esparru pedagogikoan, maiz ematen ditu Estatuko Masterclasse-ak eta biolontxelo-ikastaroak. Gaur egun, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko biolontxeloko irakaslea da, eta European String Teaching Association elkarteko kidea.

Pascual Jover. Iruindar pianista. Iruñeko P. Sarasate Kontserbatorio Profesionalean eta Madrilgo Goi Mailako Musika Errege Kontserbatorioan ikasi zuen; Imre Rohmann hungariar pianistarekin osatu zuen bere prestakuntza. Hainbat orkestrarekin elkarlanean aritu da eta hainbat sari lortu ditu lehiaketa nazionaletan. Bi disko grabatu ditu: Sonatas mediterráneas para viola y piano eta bi pianotarako obrak, Bartókenak eta Stravinsky-renak. Kontzertuak eskaini ditu Espainiako hiri askotan, bakarlari gisa eta ganbera-taldeetan. Valentziako J. Iturbi Udal Kontserbatorioko irakasle izan da, eta 2010. urtetik eskola ematen du Iruñeko P. Sarasate Kontserbatorio Profesionalean.

BISITA GIDATUA MONASTEGIRA ETA  LEYREKO LIKOREA ETA PINTXO DASTAKETA

Monategiko harreralekuan. 

  • 17:30 Bisita gidatua, jarraian Leyreko likorea eta pintxo dastaketa. 
  • 19:00 Bezperak Kantu Gregorianoan.
  • Bisita gidatua: 3,80 € / Dastaketa: 3 € Gutxieneko parte-hartzaileak 10
  • IZEN-EMATEA: monasteriodeleyre.com  visitas@monasteriodeleyre.com T. 948 88 41 50

 

 




Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 14
  • Ordutegia19:45
  • LekuaLeireko monasterioa

    Yesa

Non

Euskadi, auzolana