"Imperfectas" + "Out of the blue"

Durango 2021(e)ko Abuztuak 14
  • "Imperfectas" + "Out of the blue"
    "Out of the blue"
  • "Imperfectas" + "Out of the blue"
    "Imperfectas" (argazkia: Gorka Bravo)

Out of the blue

Out of the blue lan fresko eta dibertigarria da, dantza librearen, mugitzearen, deskonektatzearen eta ohikotasunarekin haustearen plazeraz gozatzeko beharretik sortzen dena, publikoak guk bezainbeste goza dezan. Irribarre egitea nahi dugu, txalo egitea eta erritmoa sentitzea, piezak daraman kitzikapena bezala.

LaRutan dantza garaikidearen nazioarteko konpainia da, María Andrések sortu eta zuzendu zuen 2015ean, eta aretoko eta kaleko lan eszenikoak biltzen ditu, sarituak eta hainbat lehiaketatan (Madrilgo Koreografia Lehiaketa, ADAE) eta batzordeetan (Eusko Jaurlaritzak, Kataluniak) babestuta. Azken urteotan hainbat jaialdi eta azoketan ibili dira, Fira Tarrega (Katalunia), IKF (Alemania), DantzaHirian (Euskal Herria), LekuzLeku (Bilbo) eta Le Temps d ‘Aimer la Danse (Frantzia), besteak beste.

  • Zuzendaritza eta koreografia: María Andrés.
  • Antzezleak: Denis Martínez, María Andrés.
  • Jantziak: María Andrés.
  • Bideo eta argazkiak: Miguel Espiga.

Bideoa

Imperfectas

Imperfectas lanak hiru dantzarien barneko mundu konplexua azalarazten du. Itsaso bat berezitasun eta kontrastez betea. Errealitate zentzugabea eta zintzoa, maitasunez eta onarpenez betetako mundu batean. Probatzeko eta akatsak izateko espazioa. Jolasteko lekua. Epaitzeari tarterik eman gabe. Nire burua aurkezteko lekua. Nitaz barre egiteko testuingurua sortuz. Ez eginez ikasten. Berarekin bizi; nire gaurko izatea eta nire jaiotze izatea, eta onarpenari espazioa ematen, errespetuari.

  • Egilea eta zuzendaritza: Aiala Etxegarai Mendiguren
  • Antzezleak: Mar García, Denis Martinez eta Miren Lizeaga
  • Dramaturgia, antzezpena eta ahotsa: Atic H. Deba
  • Argiaztapena: Jrisa Lialia
  • Eszenografia diseinua: Alicia Rechac
  • Jantziak: Nahia Salaberria
  • Musika: Marc Cano
  • Bideo edizioa: Leire Llano

Bideoa

Uda Kulturaz Blai 2021

IKUSKIZUNAK

- Emanaldi guztiak doan dira, baina aldez aurretik lekua gorde behar da. Sarrerak asterik aste banatuko dira, asteartetik aurrera.
- Tailerretako sarrerak aldez aurretik gorde ahal izango dira. Izen ematea 2021eko ekainaren 15ean hasiko da.
- Une oro indarrean dagoen osasun arautegia beteko da; besteak beste, honako arlo hauengan izan dezake eragina: ikusle kopurua, elkarren arteko distantzia, musukoa, ordutegia eta sarrera kopurua.

GOMENDIOAK

Informazio osoa izateko, Durango Kulturaz Blai App-a jaitsi.
Sarrerarik ez baduzu ere ez geratu etortzeko gogoz, bertaratu eta antolatzaileak saiatuko dira konpontzen.

SARRERAK

- Erabili ondorengo baliabideak eta egin erreserbak:

www.durango.eus/sanagustin
Durango Kulturaz Blai (DKB) mugikorrentzako aplikazioa
Durangoko Arte eta Historia Museoa. 94 603 00 20

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 10:00-13:00 / 17:00-20:00
Larunbatak: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Igandeak: 11:00-14:00


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana