Golden Apple Quartet: "Gran Selección"

Aretxabaleta 2021(e)ko Abuztuak 15
  • Golden Apple Quartet: "Gran Selección"

Golden Apple Quartet   “kolektibo” bat da, eta 30 urte baino gehiago daramatza musika ikuskizunak sortzen, publikoa eta bere burua dibertitzeko.

GOLDEN APPLE QUARTET 1986ko urrian sortu zen, lagun komun baten bizitzan izandako zoritxarreko istripu baten ondorioz: ezkondu egin zen. Zeremonian zehar, haren lau ahotsak barrez hasi ziren kandelen argi zurbilaren azpian, eta ordudanik maitasun eternala zin egin zioten elkarri. Senargaiak ere bai. Bere errepertorioetan musika beltz espirituala zen nagusi, honekin hasi zuten euren ibilbidea, ondoren, estilo guztietako zenbakiekin eta publiko guztientzat zabaldua izan zelarik. Argiz eta soinuz beteriko emanaldietan, umorea zabal-zabal dabil, publikoak kantuan ari direla ahazteko bide bakarra baita. Arrakasta handia dute, eta haiek dira lehen harrituak.

Taldeak 1990ean egin zuen aurkezpen profesionala, Donostiako jazzaldiaren barruan.

Ordutik aurrera, taldea garatzeko hainbat urrats eman dira, eta telebistako saio anitzetan parte hartuz, Golden erreferentziazko taldean kokatu dute, MUSIKA ETA HUMOREA elkartuz.

Taldea “a capella” kantu estiloa  erabiltzeagatik bereizgarria da, baina une zehatzetan a capella izateari uzten dio, edozein generotako gaiak egiteko, interpretatu beharreko gaiak eskatzen dituen beharren arabera.

Azken boladan, Goldenek showbussine-aren hainbat arlo lantzen ditu, lanean emandako urteen poderioz, oso enkargu desberdinetan egoteko aukera ematen baitie: zinema, publizitatea, bikoizketa, ekitaldiak, galak, etab.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 15
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAretxabaleta
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana