"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Onintza Enbeita + Nerea Ibarzabal + Jone Larrinaga + Jone Uria Albizuri

Larrabetzu 2021(e)ko Abuztuak 16
  • "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Onintza Enbeita + Nerea Ibarzabal + Jone Larrinaga + Jone Uria Albizuri

Saioa eskaintzen duten bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira, hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago asmo bat.

Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean asmo osoz antolatzen da. “Ez da kasualitatea” umorea, jolasa, gogoeta,emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

  • Gai- jartzailea: Maite Berriozabal
  • Bertsolariak: Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Jone Larrinaga, Jone Uria Albizuri
  • Musikariak: Gari Otamendi eta Araitz Bizkai.

Antolatzailea: Intxurreta Jai Batzordea.

Kultur bitartekaria: Lanku

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 16
  • Ordutegia22:00
  • LekuaFrontoia edo eskolako aterpea
    Larrabetzu
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana