Shöck

Bilbao 2021(e)ko Abuztuak 16
  • Shöck

Udakalean 2021: Bilboko udako kultur egitarauaren barruan.

Bilbon  2015ean  sortutako  punk-rock  estiloko  talde  potentea.  Micky  Paiano  dauka  frontwoman  lanetan  (No   Relax,   Micky   and   The   Buzz)   eta   gainerako   musikariek   ibilbide   luzea   dute   hainbat   taldetan   (Bugatti,  Toni  Metralla  y  los  Antibalas,  Batec,  Mundo  Matadero, Destierro eta Capsula, besteak beste).

Alta   Traición   izeneko   bigarren   diskoa   ari   dira   aurkezten,    Carlos    Creatorrek    (Pandemia    2020)    ekoitzia   eta   The   RockStudios   estudioetan   (Bilbo)   grabatua. Urte pandemiko hauetan zenbait bideoklip aurkeztu  dituzte  beren  youtubeko  kanalean.  Bideo  horietan,     taldearen     mezuaz,     energiaz,     jarrera     inkonformistaz eta bat harrapatuta uzten duen oinarri erritmiko  boteretsuaz  gozatu  ahal  izan  dugu,  Micky  Paiano  apartaren  izaera  harrigarriari  eta  nortasun  ahaltsuari esker.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 16
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • Web Bilborock

Non

Euskadi, auzolana