EMMusikadas 2021

Pamplona/Iruña 2021(e)ko abuztuaren 18(e)tik 2021(e)ko irailaren 22(e)ra
  • EMMusikadas 2021

EMMusikadas 6 kontzertutako zikloa da, eta emakumeak buru dituzten edo emakumez osatutako taldeena. Zentraleko terrazan (Burgoen plaza) egingo da, abuztuaren 18tik irailaren 22ra, asteazkenero. Izaera ekletikoa duen ziklo bat da, emakumezko banda eta artistak ikusarazteko eta ahalduntzeko (bai artista berriak, baita jada finkatuta dauden taldeak ere), Iruñerriko musika eta kultura-eszenari eskainitako dedikazioa eta ekarpena nabarmentzeko eta beren sorkuntza artistikorako leiho bat izan dadin.

EMMusikadas kontzertu-zikloa geratzeko eta hazten joateko dator, Iruñerriko erreferentziazko kontzertu-zikloetako bat bihurtu arte. Bertan, emakumeak buru dituzten taldeak arituko dira, eta leiho bat aurkituko dute beren musika proiektatzen eta Iruñerriko bizilagunei errazago helarazten lagunduko dien eszenatoki bat ere. Hori dela eta, EMMusikadas derrigorrezko eta urteroko hitzordu bihurtu nahi dugu Zentraleko programazioaren barruan.

Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak Zentraleko webgunean (www.zentralpamplona.com) erosi ahal izango dira, 10 €+gg-ren truke (banakako sarrera) edota 13 € gg pertsonako, erreserba bat nahiago izanez gero mahaian.

Sarrerak abuztuaren 6tik aurrera egongo dira salgai eguerdiko 12:00etatik aurrera.

EGITARAUA

Abuztuak 18: LIHER (heavy-rocka)
Abuztuak 25: OLATZ SALVADOR (popa)
Irailak 1: LORENA ÁLVAREZ (pop/folka) + TRONCO (indiea)
Irailak 8: DELAPORTE (elektro-popa)
Irailak 15: ALBANY (sad trapa)
Irailak 22: ANDREA SANTIAGO (folk-rocka/pop alternatiboa)

Zentral Pamplona

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana