UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Idazteko gogotik narrazio literariora"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko abuztuaren 18(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 20(e)ra
  • UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Idazteko gogotik narrazio literariora"

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Denok ezagutzen ditugu graziaz gertaerak eta abenturak kontatzen dituztenak, edo irudimen eta hitz-jarioz espresatzen direnak; baina, hala ere, ordenagailu pantailaren edo folio baten aurrean zuri geratzen dira. Kontaketa bat idazteak badu bere hondoa, izan ere, literatur arteak ofiziotik asko du, irakats daiteke, baita ikasi ere. Gure baitan badago istorioak asmatzeko, imajinatzeko behar bat, barneko ate zein leihoak irekitzekoa, fikzio literarioak erraztu eta aprendizaiak laguntzen duena gauzatzen.

Helburuak

Literatur kontaketa bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa/denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa...

Irakurri hobeto idazteko/ idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi, hodi komunikatzaileak. Testuak eraldatzeko ariketak. Plagio sortzailea. Estilo ariketak. Blokeatzearen kudeaketa. Idatzitako testua talde irakurketan partekatzeko motibazioa.

Idatzi irri egiteko (literatura eta umorea). Autodeskribapenerako idazketa (NIaren literatura. Identitatea eta autobiografia). Mikroipuinen idazketa: ezaugarriak eta ereduak.

Zine-eszenak lagun izango ditugu, idazketaren azterketa eta praktika bultzatzeko.

Literatur generoa, narrazio laburra izango da.

Jarduera nori zuzenduta

Unibertsitateko ikasleak

Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Irakasleak

Profesionalak

Publiko orokorra

Metodologia

Banakako zein talde lanean oinarrituta. Giro estimulatzaile eta ludikoa sortzea bilatuko dugu. Marko atsegin baina bideratua erraztu, non posible izango den idazteaz gozatzea eta, aldi berean, besteen testuez aberastea.

Informazio gehiago

www.uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko abuztuaren 18(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 20(e)ra
  • Lekua Miramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa74 / 105 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Miramar Jauregia

Non

Euskadi, auzolana